Urkulluk bilera egingo du etzi Sanchezekin

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk bilera izango du datorren astelehenean Espainiako gobernuburu berri Pedro Sanchezekin, eta, itxura guztien arabera, espetxe politika eta oraindik eman gabe dauden eskumenak izango dituzte mintzagai nagusiak.

Urkulluk esan du «hizkera berria» sumatu duela Espainiako Gobernuko kideek gai horien inguruan egin dituzten adierazpenetan, eta, espetxe politikari dagokionez, gogorarazi du euskal gizartean «adostasun handia» biltzen duten gaiak direla «salbuespeneko espetxe politika amaitzea» eta «bizikidetza eraikitzeko aroa irekitzea».«Jarrera berria sumatu dut honetan», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.