Koronabirusa

Gogorrago zigortuko du Nafarroak

2020ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak gogortu, zehaztu eta bateratu egin ditu orain arte pandemiaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileak betetzen ez dituztenen kontrako zigorrak. Joan den ostiralean iragarri zuten aldaketak izanen zirela, baina atzo arte ez zuten onartu aldaketa horiek biltzen dituen lege dekretua.

Gobernuak iragarri dituen neurrien artean, aipatzekoak dira maskararen erabilerarekin eta botila festekin lotura dutenak. Izan ere, Javier Remirez presidenteordeak adierazi duenez, bi jarduera horiekin lotutakoak dira uztail erdialdetik gaur egunera arte herritarrek egindako arau hauste gehienak. Erantsi du ordutik hona Foruzaingoak 1.120 salaketa jarri dituela segurtasun neurriak ez betetzeagatik.

Zehapen araudi berria indarrean, maskara erabiltzen ez dutenen edo era desegokian jantzia dutenen kontrako zigorra 300 eurokoa izanen da, gutxienez, pertsonen arteko distantzia gordetzen ez denean. Dekretua onartu aurretik, 100 eurokoa zen gutxieneko isuna. Aldiz, hemendik aurrera,600 euroko zigorra ezarriko dute, gutxienez, kale zurrutean aritzeagatik.

Bestalde, gobernuak hiru mailatan sailkatuko ditu arau hausteak: arinak, larriak edo oso larriak izanen dira, gainerako herritarren osasunean eragin dezaketen arriskuaren edo kaltearen arabera. «Oso larri» modura izendatutako horien kasuan, isunak 60.001 eta 600.000 euro bitartekoak izanen dira, gobernukoen esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.