1774. James Cookek Kaledonia Berria aurkitu zuen.
1853. Frantziako Inperioak Kaledonia Berria kolonizatu zuen.
1863. Indigenaren Kodea indarrean jarri zuten frantsesek.
1876-1900. Kanakak «erreserbetan» giltzapetu zituzten.
1915. Ehun bat kanak I. Mundu Gerrara bidali zituzten.
1931. Kanak batzuk erakutsi zituzten Parisko Erakusketa Kolonialean.
1946. Kaledonia Berria Itsasoz haraindiko lurralde bilakatu zen. Indigenaren Kodea indargabetu zuten.
1963. Kolonialismoaren ondorioz, kanakek gehiengo izateari utzi zioten.
1976. Palika alderdi independentista sortu zuten.
1984. FLNKS koalizioa osatu zuten.
1988. Ouveako gertakariak: kanakek jendarmeak bahitu zituzten; Frantziako armadak esku hartu zuen, eta hemeretzi militante kanak hil. Matignongo Akordioa sinatu zuten urte berean, eta deskolonizazio prozesua hasi zen.
1998. Noumeako Akordioa sinatu zuten. Frantziako Estatua eskumenak ematen hasi zen, eta Kaledonia Berria pixkanaka autonomia gero eta handiago izaten hasi zen.
HISTORIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu