Josu Urrutikoetxearen defentsa abokatuek Le Figaro Frantziako egunkariaren aurkako salaketa bat aurkeztuko dute, difamazio delitua egotzita. Abokatuek iritzi diotenez, ETAk 1987ko abenduanZaragozan (Espainia) Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatuarekin zuzenean lotu zuen kazetak euskal presoa, joan den maiatzeko atxiloketaren osteko artikulu batean. Le Figaro-k idatzi zuen 1987ko «erasoan parte hartu» zuela Urrutikoetxeak, eta gogoratu zuen 11 lagun hil zituela ETAk orduan; tartean, bost haur.
Oraindik ez da jakinarazi difamazio salaketa noiz aztertuko duten auzitegian. Defentsaren arabera, auziak garrantzia izan dezake.
Presoak salaketa 'Le Figaro'-ri, difamazioagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu