Lieta Vivaldi. Unibertsitate irakaslea

«Konstituzio berriak bizitza jartzen du erdigunean, enfasi handiz»

BERRIA.
jon ordonez garmendia
2022ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Alberto Hurtado Unibertsitatean Zuzenbide Zientzien Departamentuko irakaslea da Lieta Vivaldi (Boston, AEB, 1980), eta Txileko Unibertsitatean Filosofia Fakultatean Etika eta Genero irakasle eskolak ematen ditu.

Ikusi gehiago:Miguel Littin, zinemagile txiletarra: «Allendek nahiko zukeen konstituzioa da»

Doktoretza egin zuen Londresen, eta zazpi urteren ondoren itzuli zen Txilera, 2018an. Constituyo taldeko kide da, eta konstituzio berriaren inguruko herri eskolak ematen ditu.

Konstituzio berria, bai ala ez?

Baiezkoa bozkatuko dut, inolako zalantzarik gabe. Ezin dugu jarraitu diktaduran idatzitako konstituzio batekin, zeina pertsona gutxi batzuek idatzi baitute, gizon batzuek.

Zergatik?

1980ko konstituzioak ez duelako islatzen gaur egungo Txileko gizartea. Familiaz hitz egiten du, baina ez dago familia mota bakarra. Konstituzio berriak familiez hitz egiten du. 1980koak garai historiko hartan bizitzen jarraitu nahi dutenak soilik babesten ditu, eta hori pasatua da. Konstituzio hori hila da: ezin gara horretara itzuli.

Zer nabarmenduko zenuke?

Zainketarako eskubidea. Ez soilik zainduak izatekoa, baita geure burua zaintzeko eskubidea ere, hori ahaztu egiten baitzaigu. Produktibitatea ardatz den gizarte batean, ez daukagu denbora banku batean esertzeko, hitz egiteko... Oinarrizko gauzak dira. Bizitza erdigunean jarri behar dugu, eta konstituzio berriak hori egiten du, enfasi handiz. Utopikoa dirudi, merkatuak agintzen duelako gure bizitzetan.

Zer aldatuko da?

Hemendik aurrera parekidetasuna printzipio bat izatea espero dut. Horrez gain, erregio estatu bat bihurtzeak ere uste dut eguneroko bizia aldatuko digula. Ez da gauza bera, adibidez, Santiagotik egiten den landa eremurako politika, eta landa eremutik bertatik egitea politika. Parte hartzea ere aldatuko da, herritarrek estatuarekin duten harremana. Justiziak genero ikuspegia izateak ere aldatuko ditu gauzak. Ez da perfektua konstituzio berria, baina, Txilerentzat nahi duguna pentsatzen eta amesten ari garen une honetan, gehien ordezkatzen gaituen testua da.

Zer espero duzu irailaren 4a bitartean, eta egun horretan?

Zirriborroa asko ari da saltzen. Jendearen interesa handia da, eta baiezkoaren aldeko jarrera handitzen ari da informatu ahala. Aurrera aterako dela uste dut.

Ikusi gehiago:Gloria Helgueta, diktadurak desagerrarazi zuen atxilotu baten arreba: «Txile eraldatzen jarraitzeko aukera ematen du konstituzio berriak»

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.