Legea betetzeko oztopoak salatu ditu Etxerat-ek

2020ko urriaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak bilera egin zuen atzo Foro Sozial Iraunkorrarekin, Bilbon, eta salatu zuen oraindik ere 144 euskal preso daudela lehen graduan. Presoek espetxe legedia betetzeko oztopoak dituztela ohartarazi du elkarteak: izan ere, bigarren gradura pasatzeko eskaerak egin arren, ukatu egiten dizkiete presoei, Etxerat-en arabera.

Iñaki Alonso preso ohiak parte hartu zuen atzoko bileran, salatzen dutenaren erakusle: Alonsok 25 urte egin ditu preso Kordobako espetxean (Andaluzia), eta guztiak egin ditu lehen graduko erregimen itxian; azken urteak, bakartze moduluan. «Graduz aldatzeko hainbat bide zabaldu zituen, baina espetxe administrazioaren jarrera immobilista eta mendekuzkoarekin egin zuen topo».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.