Igandean jokatu zen Gipuzkoako 2019ko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, Tolosako Usabal kiroldegian. Jon Maia Soriak irabazi zuen saioa, 494,5 puntu eskuratuta, eta ondotik geratu ziren Oihana Iguaran Barandiaran (471), Beñat Lizaso Alberdi (469,5), Jokin Uranga Isuskiza (456,5), Iban Urdangarin Lardizabal (444) eta Haritz Mujika Lasa (432).
Tolosako saioa irabazi ostean, finalerako zuzenean sailkatu da Maia. Halaxe sailkatu dira, orobat, Agin Laburu Rezola eta Beñat Gaztelumendi Arandia, hurrenez hurren, Arrasaten eta Oiartzunen jokatutako finalaurrekoetatik. Puntuazioz sailkatu dira, bestalde, Alaia Martin Etxebeste, Ane Labaka Maioz, Oihana Iguaran Barandiaran, Beñat Lizaso Alberdi eta Nerea Elustondo Plazaola. Zortzi bertsolari horiek osatuko dute, bada, finalean kantuan ariko den taldea.
Finala, abenduaren 14an
Bi aste barru jokatu da txapelketako finala, abenduaren 14an, Donostiako Illunben, 17:00etan abiatuta. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean dira salgai.
Maiak irabazi du Tolosako saioa, eta osatuta geratu da finalerako taldea
Maia, Laburu, Gaztelumendi, Martin, Labaka, Iguaran, Lizaso eta Elustondo ariko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu