Espainiako Vox alderdi ultraeskuindarrak gurasoei beto eskubidea eman nahi die euren seme-alabek hezkuntzan genero ikuspegiarekin lotuta jasotzen dituzten edukien gainean, eta Maria Txibite Nafarroako presidenteak salatu du «beto ideologiko bat» dela hori. PSNko buruak uste du umeek hezkuntza afektibo-sexuala eta «berdintasunezkoa» jaso behar duela: «Ume guzien eskubide bat da hezkuntza afektibo-sexuala jasotzea, gurasoak ados egon ala ez; seme-alabak ez dira gurasoen jabetza». Txibitek gaineratu du gizarte osoaren egitekoa dela «berdintasun gaietan lan egitea» eta sexu abusuen prebentzioa egitea: «Ez dago hezkuntza afektibo-sexuala baino gauza hoberik prebentzio lan hori egiteko».
Hain zuzen, gurasoei beto eskubidea eman nahi dien proposamen horren aurkako adierazpen instituzionala onartu zuen atzo Nafarroako Parlamentuak.
Umeen hezkuntza afektibo-sexualaren alde agertu da Txibite
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu