Irudia. Eusko Legebiltzarra, Gasteiz
«Pobrezia mantentzea» egotzi dio ESK-k Jaurlaritzari
ESK sindikatuari ez zaio gustatu Eusko Legebiltzarrean onartu berri den DSBEaren legea, eta egoitzako atarian protesta egin zuen atzo, barruan legeari buruz hizketan zebiltzan bitartean. Sindikatuak EAJri eta PSE-EEri leporatu die «pobrezia mantentzearen alde» egin izana, eta gehitu dute Elkarrekin Podemos-IUren laguntzak eta EH Bilduren abstentzioak «zuritu» egin dutela lege hori. ESK-k dio «pobrezia kriminalizatzen» duela lege berriak, laguntza lortzeko baldintza «asko» eskatuko baitira erreformaren ostean ere. Hain zuzen ere, argudiatu dute«jende asko» laguntzetatik kanpo uzten dutela baldintza horiek. ELAk ere onartu aurretik kritikatu zuen legea, eta lege proiektua bertan behera uztea eskatu zuen hilabete hasieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu