Petronorren ustez, euskal ekonomiak «giharra» behar du

JON URBE / @FOKU.
2020ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidentearen ustez, Alemaniak eta Frantziak «aukera bat ikusi dute» pandemiak eragindako krisian, eta «indargune bihurtu dute». Euskal ekonomia Frantziakora eta Alemaniakora lotuta dagoenez, «lehiakor izan eta gure industria sendotzeko haien politika industrial eta teknologikora lotu behar dugu nahitaez; sistema horretan kokatu».

Atzo Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Petronorreko presidenteak gogoratu zuen Euskal Herriak ez zuela aberastasunik lehengaietan. «Gure aberastasuna prestakuntzan, enpresak sortzeko gaitasunean eta gaitasun teknologikoan dago», azaldu zuen, gaineratuz hori ez dela nahikoa, «globalizazioak beste gihar bat eskatzen duelako. Europako ligan jokatzeko beste entrenamendu bat behar duzu, gihar gehiago».

Ildo horretan, Lopez Atxurrak aipatu zuen enpresa ertain eta txikiak lagundu behar direla. «Lagundu behar zaie, inportanteak direlako, giltzarriak». Esplikatu zuen Petronorren hidrogeno berdearen proiektura 52 enpresa daudela lotuta, Petronorrik ezin dela izan «teknologietan, finantzetan eta industrian sendoak diren enpresa txiki eta ertainik gabe».

Hidrogeno berdearen demostrazio proiektuak emaitza onak izan dituen 2023an jakingo du Petronorrek. «Aurrera badoa, gure proiektua garrantzitsua izango da Europa hegoaldean eta Atlantiko itsasaldean», azpimarratu zuen, eta Europako laguntzak jaso ala ez, proiektua aurrera joango dela berretsi zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.