Euskal presoen senide eta lagunek milaka kilometro egin behar izaten dituzte haiei bisita egiteko, eta bidaia horiek arriskuz beteak daudela gogorarazi zuten atzo Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerat-eko bozeramaileek Hernanin egindako agerraldian (Gipuzkoa). Duela 33 urtetik martxan dira sakabanaketa eta urruntzea, eta, beraz, «salbuespenezko espetxe politika» eteteko galdea egin diote Madrili: «Ez dute inoiz justifikaziorik izan».
Oroitu dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak espetxe politikan aldaketak iragarri zituela 2018ko ekainean, baina salatu dute ordutik ez dela aldaketarik izan: «83 asteburu igaro dira, bidaiatzera behartuta gaudenontzat arriskuz beterikoak». Tarte horretan, hemezortzi istripu izan dituzte euskal presoen senide eta lagunek, horietatik hamasei Espainiako Estatuan; hiru kaltetu izan dira. Horrek sortzen dien sufrimendua politikoki erabiltzea leporatu diote Madrili: «Senide izateagatik sufritzera kondenatzen gaituzte».
Etxerat: «Sakabanaketak eta urruntzeak ez dute inoiz justifikaziorik izan»
Euskal presoen senideen elkarteak salbuespenezko espetxe politika eteteko eskatu dio Madrili. «Sufrimenduaren erabilera» salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu