Angel Erro.
JIRA

Itzulbidea

2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Aste honetan bi lagunek nire aurrean bota dute euskarara itzulitako literatur lanak euskaraz sortuak baino errazagoak egiten zaizkiela. Lehenari zalantzan jarri diot (bigarrenari ez hainbeste, zerbait aldatu eta patroi bat, berria, sortzen ari zitekeelakoan). Beti izan dut irudipena jatorriz euskaraz sortzean, idazleak zenbait egitura gramatikal nahasi saihets ditzakeen bitartean, itzultzaileak sorburu hizkuntzan dagoen horri ezin diola hain erraz itzuri egin. Hala bizi izan dut nik alor batean eta bestean jardun dudanean. Horregatik harritu naute aste berean entzundako bi lekukotasun hauek, baina poztu ere bai, horren atzean zer egon daitekeen susmatzen hasita. Gurean itzulpengintzak hartu duen kalitate dagoeneko ukaezinaren seinaletzat hartu dut.

Halere, beste zerbait ere egon behar du. Zaila zait zehazki zer identifikatzea. Beharbada bi lagun horiek euskaraz irakurtzen duten literatura unibertsalak eragiten dien zirrara estetiko edo intelektualak balizko zailtasunak oharkabeagoan pasarazten dizkie. Plazera leungarri ona izaten da. Eta itzulpenek, estatistika hutsez, aski berme izaten dute. Horregatik bitxia da zer arreta gutxi ematen zaien, oraindik gure ez dakit zer arriskuan paratuko balute bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.