Rolls & Roycek ez du baztertu ITP Aero saltzea

2020ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Rolls & Royce harremanetan jarri da AEBetakoCarlyle, Blackstone eta KKR funts handiekin, ITP Aero saltzeko, Erresuma Batuko prentsak argitaratu duenez, eta konpainiak berak ez du ukatu informazio hori. Esan du ez duela erabakirik hartu ITPren inguruan. Aurreko astean lantaldearen %15 kaleratuko duela jakinarazi zuen ITPk; Bizkaian kolpe izugarria litzateke hori. 4.000 langile ditu mundu zabalean ITPk, eta 600 aterako lirateke lantaldetik.

Sener euskal ingeniaritza konpainiak Rollsekin batera zabaldu zuen ITP, 1981ean, eta, 2016an, Senerren %53,1 erosi zuen Erresuma Batuko taldeak; geroztik, Rolls & Royceren jabetzakoa da ITP.

Aeronautika sektorea gogor jotzen ari da pandemiak eragindako krisi ekonomikoa, hegaldiak erdira baino gehiagora murriztu direlako mundu osoan. Hegazkinak lurrean daudenez, aire konpainiek eten egin dituzte inbertsioak, eta, hegazkin berriak saltzen ez direnez, sektorea gain behera doa. «Hainbat aukeraren hasierako zikloan gaude», esan du Rollseko arduradun batek; «balantzea sendotu behar dugu, baina ez dugu oraindik erabakirik hartu, gaur egun gure finantza egoera irmoa delako oraindik ere» .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.