NAFARROAKO AURREKONTUAK

2020ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Hezkuntza
Aurten baino 56 milioi euro gehiago bideratuko ditu hezkuntzara Nafarroako Gobernuak. Guztira, 785,9 milioi euroko aurrekontua izango du, eta igoera %8,2koa izango da. Hazkunde horren ia erdia, 26,4 milioi euro, COVID-19ak eragindako gastuei aurre egiteko erabiliko ditu. Ikastetxeen zaharberritze obretan 24 milioi euro pasa inbertituko ditu.
Egun departamentu horretatik kanpo badago ere, NUPek 72,5 milioi euroko aurrekontua izango du, lau milioi euro handitu ostean.

Osasuna
2021ean, gobernuak aurten egin behar izan duen esfortzuari eusteko asmoa du. Aurten, COVID-19aren ondorioz, ezohiko gastuetan %8 handitu behar izan du aurrekontua, eta 96 milioi euro gehiago bideratu ditu osasun zerbitzuetara (1.259 milioi guztira); 2021ean, berriz, 1.255 milioi bideratuko ditu. Lehen arretako aurrekontua %13 handituko da, eta osasun materialen erosketa, %28. Halaber, inbertsioak %16 handituko dira, 41 milioi euroraino.

Gizarte Eskubideak
39,6 milioi euro gehiago bideratuko ditu gobernuak: guztira, 478 milioi euro. Horietatik, 111,2 milioi errenta bermatua finantzatzeko izango dira. COVID-19ak bete-betean eragin die zahar etxeei eta menpekotasunak dituztenen zentroei, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 234 milioi izango ditu, aurten baino hogei milioi gehiago.

Euskara
Euskarabideak 9,2 milioi euroko aurrekontua izango du, aurten baino %9,9 gehiago. Euskararen sustapenerako hainbat laguntza deialdi jasotzen ditu: helduen alfabetatzerako 1,2 milioi eurokoa, komunikabideei 920.000 eurokoa, udalei 825.000 eurokoa, eta irabazi asmorik gabeko erakundeei 390.000 eurokoa.

Lurralde kohesioa
Udalek tokiko ogasunaren funtsetik 256 milioi euro izango dituzte gastu arruntak finantzatzeko, aurten baino hogei milioi gehiago. Udalen inbertsioetarako 20,3 milioi euro izango dira. Errepide sarearen mantentze lanetarako, berriz, 47,7 milioi euro izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.