Bihar emango diete adituei artikulatua idazteko enkargua

2018ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldeak estatus politiko berriaren oinarriak ezarri eta gero, eduki horiei forma juridikoa ematea dagokio orain talde parlamentarioek izendatutako aditu taldeari. Enkargu hori bihar emango dio ofizialki Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, eta harekin batera izango dira Jone Berriozabal Autogobernu Lantaldeko koordinatzailea eta talde politikoetako ordezkariak.

Mikel Legardak, Iñigo Urrutiak, Arantxa Elizondok, Alberto Lopez Basagurenek eta Jaime Ignacio del Burgok osatuko dute aditu taldea, eta zortzi hilabeteko epea izango dute testu artikulatua prestatzeko. Testu horrek bat etorri beharko du Autogobernu Lantaldeakonartutako oinarriekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.