Gaur Toledon (Espainia) bilduko da Lurralde Arteko Osasun Kontseilua, pandemiaren egoera eta barrualdeetan maskara erabiltzeko betebeharraren inguruan neurriak aztertzeko. Hitzordu horren aurrean, Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak baztertu egin zuen atzo neurri hori kolpean kentzea, eta egun COVID-19ari aurre egiteko indarrean den neurri nagusia «apurka» leuntzea hobetsi zuen. Halaber, adierazi zuen hori egiteko «une egokia» Aste Santuaren ostea dela, oporraldian harremanak handiagoak izaten direlako. Halako erabaki bat «kontsentsuz» hartu behar dela zehaztu zuen.
Europan, Erresuma Batuan eta Danimarkan kolpean kendu dituzte; Frantzian, berriz, garraio publikoan nahitaezkoak dira, baina eskoletan eta beste toki publikoetan ez da beharrezkoa, pertsona eri eta zaurgarrientzat izan ezik. Gaurko bilkurari begira, herenegun, Gotzonen Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan zuen erabaki orok «ezagutza zientifikoan» oinarritua egon behar duela.
Barrualdeetan maskara «apurka» ken dadila hobetsi du Indurainek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu