Zornotzako Jauregibarria etxeko platera: 'Ehuneko ehunean ilar'
1. Beñat Ormaetxea Jauregibarria jatetxeko sukaldariaren errezetak osagai bakarra dauka: malko ilarra.
2. Ilarrak aletu behar dira, zorroak gorde, eta aleak erebi pilatxo eginda jarri.
3. Azalak labean txigortzen ditu Ormaetxeak, eta salda bat egiten du horiekin: gardenaeta marroi kolorekoa.
4. Aletutako ilarren erdiakegosi egiten ditu, gatzarekineta bikarbonato apur batekin—klorofila atera eta berde argi kolore bat lortzen du horrela—. Birrindu, eta pure bat egiten du egositako malko ilar horiekin. Purea iragazi egiten du,eta loditu. Gorde egiten du.
5. Baditu Ormaetxeak hiru osagaiak: salda, purea eta malko ilar ale gordinak.
6. Bezeroak platera eskatzen duenean, momentuan berotzen dituzte salda eta purea, eta platerean jartzen. Bero horrekin egosten dira apur bat azkena botatzen dizkion malko ilarrak, ia gordinik. Bezeroei plater «harrigarria» iruditzen zaiela dio Ormaetxeak.
ERREZETA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu