Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Euskalgintza eta feminismoa

2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Azken urteetako ekarpen interesgarrienetako bat izan da feminismoarena euskalgintzan: bai diskurtsoan, bidea jarri duelako hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko eta zapalkuntza batzuk eta besteak lotzeko, bai praktikan, xuxurlarien gisakoak errotzen ari direlako mugimendu feministaren jardunean. Euskara indarberritzeko prozesuan ere bada betaurreko moreak jartzeko premia: aztertzekoak dira datu soziolinguistikoetako genero aldeak, euskara sustatzeko egitasmoetako genero arrakalak, baita euskalgintzako bertako genero desorekak ere.

Hizkuntza indarberritzeko prozesuan eta ikerketa soziolinguistikoetan apenas erreparatu zaio generoaren gaiari urteetan, eta, begiratu izan zaionean, begirada maskulinoa izan du oinarri. Errealitateak argi erakusten du, ordea, emakumeak zer ekarpen egiten ari diren: Euskaraldiak erakutsi du, eta Durangoko Azokak, eta euskaltegietako ikasgelek. Gaur-gaurko adibideak dira guztiak.

Gogoetarako abiapuntua jartzen du egoerak, eta aldatzeko premia erakutsi. Gogoeta, batetik, hizkuntza indarberritzeko prozesuaz: genero desberdintasunez, arrakalen motiboez, eta landu beharreko bideez. Eta gogoeta, bestetik, euskalgintzaren beraren jardute moldeaz: oinarri sozialean eta egitasmoetan emakumeek horrelako pisua edukirik, nor dabilen euskalgintzaren plazan eta nor ari den lan isilean. Martxoak 8 gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.