mikel p ansa
HIZPIDEAK

Memoriaren zuloak

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Esan ohi da selektiboa dela memoria. Hala izan ohi da jendearentzat. Baina memoria historikoak, ariketa kolektiboa den heinean, beste zerbait izan beharko luke. Memoria historikoaren esparruan, ahalegin pertsonalak eta baliabide publikoak gai jakin batzuetan pilatu dira. 1936ko gerrari buruzko ikerketak berandu iritsi dira, protagonista gehienak hilik zeudenean, eta baliabide gutxiegi jarri dira. Guztiz eskas eta berandu ibili dira administrazio publikoak, eta herritarren zein orduko biktimen senideek gidatu dute memoria historikoa berreraikitzeko lana. Eta, hala ere, bada zerbait. Izan ere, memoria historikoak zulo ikaragarriak dauzka, eta ikertu zein gorde eta ezagutzera eman nahi izan diren gaietan ere boterearen itzala sumatzen da: apenas ikertu den makiei buruz; emakumeek gerran eta gerraostean pairatu zutenari buruz; euskaldunei gerraostean jarritako isunei buruz... Adibide batzuk besterik ez dira. 36ko gerra baino atzerago ere joan zitekeen: euskararen galerari buruz zer ikertu da? Kubako gerran egon zirenei buruz? Esklabista euskaldunei buruz? Arrifeko gerrari buruz? Aljeriakoaz? Lehen Mundu Gerraz? Zuloz betetako mapa bat du Euskal Herriko memoria historikoak. Eta guztiz esanguratsua da nazismopean preso egondako hamabi barakaldarren memoria berreskuratzeko ariketa eskola bateko irakasle batek abiatzea, bere ikasleekin. Ikasgai bat, askorentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.