ERREFORMA

2019ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak jakinarazi du datorren asteanprest izango duela pentsioen erreformaren legearen «arkitektura». Honako hauek dira xedenagusiak:

Sistema bakarra. Gaur egun, 42 erretiro sistema daude Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, bakoitza bere kutxa propioarekin eta arau desberdinekin —saria kalkulatzeko sistema, kotizatu beharrekoa...—.Erreformak bakar bat utziko du. Erregimen berezietan daudenei egingo die kalte, oro har, haiek baitituzte gaur egun baldintzarik onenak.

Erretiroaren adina. Ez dago aldaketarik: erretiroaren adin ofiziala 62 urtekoa izango da aurrerantzean ere. Baina erreformaren helburuetako bat da erretiroa atzeratzea. Horretarako, orekarako adina izeneko kontzeptua sortuko dute; hots, sistemaren sarrerak eta gastuak orekan izatea ahalbidetuko lukeen adin bat. Delevoye txostenak 64 urtean finkatu du 2025erako, baina espero da 65 urtetik harago ere luzatzea urte gutxiren buruan.

Pentsioaren kalkulua. Puntukako sistema bat izango da: Gizarte Segurantzan kotizatutako hamar euroko puntu bat lortuko du langileak erretirorako. Erretiroa hartzen duenean, puntu bakoitzaren %55 jasoko du pentsioko: hau da, 40.000 puntu bilduz gero, urtean 22.000 jasoko ditu, 1.830 euro gordin hileko.

Hobariak eta kenkariak. Langileak erretiroa orekarako urtean hartuz gero, pentsioa osorik jasoko du, baina aurreratzen duen urte bakoitzeko %5 kenduko diote. Hau da, orekarako adina 64 bada, eta langileak 62 urterekin erretiroa hartzen badu, %10 urrituko litzaioke pentsioa. Kontrara, 66 urterekin hartuz gero, %10 gehiago jasoko luke.

Lanaldi partziala. Sistemak gutxieneko pentsio bat ezarriko du —SMIC gutxieneko soldataren %85 inguru—, lanaldi partzialean aritutakoen pentsioak emendatzeko. Arau horrek mesede egin diezaieke gaur egun pentsio txikiena duten sektoreei. Horrela,FNSEA sindikatuak dio gizonezko laborarien batez besteko pentsioa 780 eurokoa dela, eta 580 eurokoa emakumeentzat. Merkatariena, ere, 970 da batez beste. Emakumeei ere mesede egin diezaieke sistemak, haiek direlako gehienak lan partzialean eta, zaintza kontuengatik, ibilbide profesional laburrekoen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.