Picassenteko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) Madrilgo Aranjuezekora (Espainia) mugituko dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoak, Espainiako Espetxe Erakundeen idazkaritzak atzo jakinarazi zuenez. Hiru urteak beteta, gurasoengandik banandu zuten joan den igandean Xua Lasagabaster Uranga, bi presoen alaba, eta ekitaldi bat egin zuten Donostiako Atano III.a pilotalekuan, gurasoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko.
Hiru urte bete arte euren ama presoekin egon ohi dira umeak, baina espainiar legediak ez die uzten hiru urteak beteta kartzelan bizitzen, eta, hemendik aurrera, motxiladun umea izango da Xua Lasagabaster Uranga. Sarek bi presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eskatu du azken hilabeteotan hainbat aldiz.
Aranjuezera mugitu dituzte Uranga eta Lasagabaster
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu