Idazlea: Ainara Maia Urroz. Argitaletxea: Dakit.
Ainara Maiaren lehen eleberria da hau, eta etxetik lehen aldiz irtengo den Kattalin Landaburu du protagonista. 19 urte ditu, eta Alemaniara doa urtebeterako, alemana ikastera. Harako bidean beste bost neska ezagutuko ditu, eta herrimina, bestelako kultura bat, ordutegia, ulertua ez izatea eta beste biziko ditu.