SOSLAIA. Irati Iziar

Topaguneko lehendakari berria

IDOIA ZABALETA / FOKU.
arantxa iraola
2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Tokikomek egindako ekoizpen baten bidez zabaldu dute berria: Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria Irati Iziar izango da gaurtik. Historia ikasketak ditu, UEU Udako Euskal Unibertsitateko Etengabeko Prestakuntzako Koordinatzailea da, eta Gasteizko mugimendu euskaltzaleko kide dinamizatzailea. 1975ean jaioa da, Oñatin (Gipuzkoa). Baina berehala egiten du zehaztapena: «Gasteiztarra naiz». Batzarra du gaur erakundeak Ermuko Izarra Centerren (Bizkaia), eta han izendatuko dute lehendakari, Kike Amonarrizen ordezko.

«Poza» azaldu du Iziarrek kargu hartzearen harira: «Topaguneak nigan ikusi du nirekin lan egiteko edo elkarrekin egoteko gogoa». Ardura ere sentitu du; areago, «bertigoa» ere badela esan du: «Kikeren ordezkoa naiz, ondorengoa, eta oso handia da bera». Hala ere, gogora ekarri du urte asko daramatzala Topaguneko zuzendaritzan, Gasteizko Geu elkartean ere bide luzea egin duela, eta ekarpena egiteko era ikusten duela. «Periferiako» ikuskera arrunt interesgarria izan daitekeela pentsatzen du, gainera: «Emakumea ere banaiz, eta Gasteiz, Araba... ikuspegi hori txertatzera nator, irudi hori islatzera». Topagunean «egundoko» lantaldea dagoela erantsi du, eta «harro» jaso duela lehendakari izateko proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.