GAKOAK

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortuko dute Nafarroan. EAEn ezaugarri berberak dituen organoa eratzea proposatu du EH Bilduk.

Izaera juridikoa. Entitate publikoa izango da, nortasun juridiko bereziarekin eta administrazio publikoarekiko erabateko independentzia organiko eta futzionala izango du.

Eginkizunak. Prebentzioa, ikerketa, ebaluzazioa, babesa eta kontratazio publikoaren arauketa eta gainbegiratzea.

Mugak. Bere eginkizunak beteko ditu ezertan galarazi gabe Nafarroako Kontu Ganberarenak —EAEn Herri Kontuen Euskal Epaitegia—, Arartekoarenak edo bestelako kontrol eta fiskalizazio erakunde batzuenak. Eta ez ditu oztopatuko agintaritza judizialari edo fiskaltzari dagozkion lanak.

Postontzia. Bulegoak postontzi bat jarriko du herritarrek kexak, salaketak edo iradokizunak aurkeztu ditzaten.

Prozedura. Bulegoak kexa eta salaketa horiek aztertuko ditu, eta balizko erantzukizunak ezartzeko xedez, ofizioz informazio espedienterik abiarazten duen erabakiko du. Jarduerak beti abiaraziko ditu ofizioz, bai bulegoaren zuzendaritzak erabakita, bai pertsona batekedo beste organo edo erakunde publiko batek jarritako salaketa batengatik.

Babesa. Urraketak salatzen dituzten pertsonak babestuko ditu bulegoak, «inolako kalterik edo diskriminaziorik» pairatu ez dezaten. Hartara, anonimotasuna gordeko du.

Arau-hausteak. Legeak ezarritakoa betetzen ez duten agintari, kargudun eta administrazioetako langileentzat arau-hauste oso larriak, larriak eta arinak aurreikusten dira: 3.000-90.000 eurora bitartekoak dira isunak.

Zuzendaria. Bulegoaren zuzendaria legebiltzarrak hautatuko du, eta bertako langileak, aldiz, oposizio lehiaketa bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.