ETAren amaiera antzerkiaren bidez oroituko du Gipuzkoako Aldundiak

Maria San Miguelen 'Rescoldos de paz y violencia' obra taularatuko dute Donostian, Irunen eta Eibarren. Kultur ekitaldi gehiago ere izango dira

Egitasmoa aurkezteko agerraldia, atzo, Donostian. JON URBE / FOKU.
Erredakzioa
2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
Indarkeriak gizartean izandako eragina «kulturaren ikuspegitik»lantzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, ETAren jarduera armatuaren amaieraren 10. urteurrenenerako.

Ardatza Maria San Miguelen Rescoldos de paz y violencia gaztelaniazko trilogiaren antzerki zikloa izango da. Indarkeria ekintzak «ikuspegi eta testuinguru desberdinetatik» aztertzen ditu obrak, aldundiko Kultura Departamentuaren arabera. Bestalde, emanaldien osteko solasaldietan ETAren, GALen eta polizia abusuen biktimek eta «kulturako, politikako eta komunikabideetako pertsona ezagunek» parte hartuko dute. Horien artean izango dira, besteak beste, Maixabel Lasa, Gorka Landaburu, Pili Zabala, Ines Nuñez, Jesus Egiguren eta Jose Luis Rodriguez Zapatero.

Antzerki zikloa Irunen hasiko dute, urriaren 19an, 20an eta 21ean. Eibarko Coliseo antzokira eramango dute gero, eta azken antzezpenak Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira.

Antzerki zikloaz gain, urriaren 20an, Mario Onaindia fundazioak Kultura Departamentuaren laguntzarekin editatu duen Grand Place aldizkariaren zenbaki berezi bat ere aurkeztuko dute, ETAren amaiera, 10 urte izenburua duena. Eta azaroaren 4an, berriz, Felipe Juaristi komisarioak antolatutako Un largo y tortuoso camino erakusketa estreinatuko dute Donostiako Koldo MItxelena kulturunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.