Manifestazio bukaeran hitz eginduzu, langileei indar gehiago eskatzeko. Zergatik?
Badu orain zortzi egun trenbideetako langileak mobilizatuak garela. Gaur [atzo], aho batez onartu dugu bihar grebarekin segitzea. Pentsioen erreforma hau sozialki gibel egitea da, eta horren kontra borrokatu behar gara. Beraz, guk, bihar ere greban segituko dugu,eta langile orori dei egiten diogu antola daitezen eta borrokan parte har dezaten, grebaren luzatzea aipa dezaten enpresetan, manifestazioetan eta ekonomia blokeatzeko ekintzetan parte har dezaten egunero.
Bati baino gehiagori entzun diogu: «Trenbideetako langileek bakarrik ez dugu lortuko».
Hori da gure mezua. Langile guzien etorkizuna hertsiki lotua da. Trenbideetako langileek bakarrik ez dute irabaziko, eta pribatuko edo publikoko langileek bakarrik ez dute irabaziko. Xerkatzen duguna da langileen batasuna. Momentu batetik aitzina, hori ez dute sindikatuek erabakiko; langileak berak antolatu behar dira. Guk horretara deitzen dugu. Mobilizaziora eta Frantzian erabakitako egutegi interprofesionala segitzera deitzen dugu, bai. Baina bereziki, langileei galdera egin nahi diegu: aski ote da? Gaur egun eraikitzen ari garen mugimendu hau aski ote da? Segituko dugu manifestaziora etortzeko bi orduko lanuzteak egiten,ala antolatu eta indarrak emanen ditugu Eguberrietarako hamar egun eskas direlarik eta ekonomia blokeatzeko aukera dugularik? Hori erabaki behar dugu.
Sebastien Geles. Trenbideetako CGTko kidea
«Ez dute sindikatuek erabakiko; langileak antolatu behar dira»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu