Errasti, Biain, Chasco...

2021eko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Mariano Errasti Ugarte (Aramaio, 1926Bermeo, 2021). Fraide frantziskotarra. 1950ean ordenatua, urte berean zen Erroman, Kazetaritza ikasten. Madrilen burutu zituen ikasketak 1953an, eta Habanara eman zioten destinua 1955ean, Semanario San Antonio aldizkariko erredaktore eta zuzendariorde, Ignazio Biain aipu eta sona handikoaren ondoko. Astekaria La Quincena bihurtu zuten gero, garai hartan prestigio handieneko agerkarietako bat Hego Amerika osoan. Fulgencio Batistaren zentsuraren ozpinetik oparo edan beharra gertatu zitzaien… Diktaduraren kontrako, aldizkarian gogo onez hartu zuten Fidel Castroren iraultza, berriz ere mingotsetik ausarki edanarazizieten arte: esetsia, pertsekuzioa eta erbesteratzea. 1962an Cantabria Franciscana aldizkarian Mariano Errastik berak sinatuak dira erakusgarri eta froga.

Kuba utziz gero, Dominikar Errepublikan eta Puerto Ricon egin zuen fraide bidea Mariano Errastik. Duela urte bi itzuli zen Euskal Herrira, betiko atsedetera.

Hainbat historia lan mardul ez ezik, guztiz liburu irakurgarriak utzi zizkigun: Eguzkilore. Belleza y sabor de la vida ruralvasca, Subida al nuevo Arantzazu edota Memorias y cartas de un fraile indiano.

Eta, betiere, arantza oinazegarri hura bihotzeko zolaren barneraino sartua Mariano Errastik, Karibeko lurretan ezagutu zutenek esanik dakigunez: «Fidelen iraultzak zeharo maitemindu zuen, eta arimaren hegaletan min egiten dio oraindik desengainuak». Trabailu eta desilusio horretaz hein batean han eta hemen idatziagatik ere, inoiz ez zuen azaldu zerk eraman zuen, iraultzatik urtebetera, 1960ko hazilean La Quincena-ren zuzendaritza hartzera. Ordu arteko zuzendari Ignazio Biain Pinar del Riora baztertu zutenean. alegia.

Aurten, otsailaren 5ean hil zen Mariano Errasti. Egun batzuk lehenago, urtarrilaren 20an, Pedro Angel Garcia Chasco, hura bezain frantziskotarra hau, fraideen Bermeoko etxean biak, zein baino zein gozo eta bakeagoan.

Iraultzaren lekuko zuzena bata, frantziskotarrek Kuban izan zuten azken frantziskotar euskalduna bestea, franko eta on idatziak biak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.