Onintza Enbeita
BIRA

Gugatik

2021eko martxoaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakume izateagatik hil dituztenengatik. Bizirik eusteko egunero borrokatu behar dutenengatik. Bizi nahi ez dutenengatik. Amengatik. Ama izan nahi ez dutenengatik. Ama izateagatik euren ametsak alboratu dituztenengatik. Euren ametsak ez alboratzeagatik ama txarrak izan direnengatik. Armak erabiltzea erabaki dutenengatik. Armen kontra altxatu direnengatik. Isilik egoera kondenatu dituztenengatik. Isilik ez egotearren torturatu dituztenengatik. Kartzelan dauzkatenengatik. Abortatzeko eskubidea aldarrikatzeagatik seinalatu dituztenengatik. Euren gorputza mundu binarioan kokatu nahi ez dutenengatik. Zakila daukaten emakumeengatik. Klitoria erauzi dietenengatik. Euren gorputza saltzera behartu dituztenengatik. Plazer sexuala aldarrikapen bide bihurtu dutenengatik. Erakusleihoetako arropetan kabitzen ez garenongatik. Erakusleihoetako arropetan kabitzeko gaixotu direnengatik. Banan-banan maite dutenengatik. Taldean maitatzeko beldurrik ez dutenengatik. Oraindik ere gizonekin txortan egiten dugunongatik. Beste emakume batzuekin maitemintzen direnengatik. Kristalezko sabaiak hausten ari direnengatik. Haziak gorde eta ereiten jarraitzen dutenengatik. Jakintza transmititu zigutenengatik. Zugatik, nigatik, gugatik: bihar, kalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.