Onintza Enbeita
BIRA

Neurria

2021eko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Banekien zaila zela nire neurriko arropa aurkitzea. Umea nintzenetik bizi izan dudan bazterketa izan da. Inguruan nituen guztiak janzten ziren antzera, eta nik beste denda batzuetara joan behar izaten nuen neurri berezien edo handien bila. Orain, errazago aurkitzen dut arropa, eta ez ditut gauza garestiak erosi behar izaten derrigor. Hala ere, guretzat egiten duten arropa ez da argalentzat egiten duten berdina. Nekez aurkituko duzue tripa bistan eramateko top bat neurri handiko dendetan, adibidez. Guk ezin dugu txitxirik erakutsi. Mezua argia da: modako jantzi zaitezkete lodiok ere, baina argi gera dadila desberdinak zaretela. Agertoki batean jartzeko minigona jantzi nuen lehen egunean ez zen ahalduntze ariketa bat izan: munduari kontra egiteko modua baino.

Bizi guztian bizi izan naiz besteek jantzi nahi didatenaren eta neuk erabili gura dudanaren artean dantzan, eta zapatak erostea izan da nire terapia. Atzora arte. Atzo sandalia batzuk erostera joan nintzen milaka euskaldun janzten diren dendara. Nesken ataleko pare bat bakarra lotzerik ez nuen lortu. Ez dira gerria, edo titiak, edo ipurdia, edo izterrak bakarrik. Orain hankak ere estutu egin beharko ditugunormalak izateko. Ez dakit nortzuk diren, baina dagokienei: zoazte pikutara!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.