Onintza Enbeita
BIRA

Jatunaldiak

2022ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ostiral gauean inpresioa egiten zuen Astra inguruak. Ez dakit inpresioa hitz egokia den ere, baina ehun bat andre lodi ari ziren eta ari ginen elkarrekin gauzak egiten. Ohituta nago parte hartzen dudan zera horretako lodia izaten: askotan bakarra. Ostiralean, ordea, asko ginen eta inori ez zitzaion ardura zein zen lodiena edo nor zen nor baino lodiagoa. Halakoetan urduri kantatzen dut beti: parte hartzen dutenek asko irakurri eta pentsatu dute loditasunari buruz, eta ez dut jakiten zer espero den bertsolariongandik edo zein izan daitekeen gure benetako ekarpena. Kontua da kanturako libre sentitu nintzela. Bizitzan oso gutxitan izan dudan sentsazio eder batekin kantatu nuen. Esango nuke, kantuan hasita, sekula ez dudala hain seguru jakin ikusleek baloratuko duten bakarra nire bertsoak direla. Barikuan inor ez zen nire bolumena epaitzen aritu, inork ez zuen pentsatu hain lodi egoteko gutxi afaldu nuenik, inork ez zidan aurpegira bota bizkotxoa jatean zerbaitegatik naizela lodia, inork ez zidan osasunaren izenean zeintzuk diren ere ez dakizkien nire ohiturak aldatzeko gomendatu.

Orain esango duzue esajeratu egin dudala. Zuek guztiok andra lodi bat publikoaren aurrean ikusten duzuenean, haren jarduna dela epaitzen duzuen bakarra. Sinetsi nahi nizueke, baina…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.