Soto, Sanjurjo eta Gorosterrazu, Nafarroako finalaurrekoetan

Donezteben jokatutako azken kanporaketarekin erabakita gelditu dira finalerdiak. Altube nagusitu da Bizkaian

Txaber Altubek irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
Erredakzioa
2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
387,5 punturekin, Julio Soto Ezkurdia nagusitu zen, atzo, Donezteben jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko kanporaketan, eta, horrenbestez, finalaurrekoetarako sailkatu zen. Haren atzetik, Josu Sanjurjo Alzuri (335), Iker GorosterrazuElizagoien (304), Ekain Alegre Gil (284,5), Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (272,5) eta Sahats Aleman Sadaba (267) sailkatu ziren. Sotorekin batera, eta, lau kanporaketetako puntuazioei erreparatuta, Sanjurjo eta Gorosterrazu ere igaroko dira finalerdietara. Atzoko saioan Maialen Belarra aritu zen gai jartzaile.

Kanporaketak jokatuta, finalaurrekoetako hiru saioetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek dira:

Azaroaren lehenean, Altsasun, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol ariko dira bertsotan.

Azaroaren 6an Berriozarren izango den finalaurrekoan Alazne Untxalo Erregerenak, Eneko Lazkoz Martinezek, Josu Sanjurjo Alzurik, Mikel Lasarte Ciak, Patxi Castillo Graciarenak eta Saioa Alkaiza Guallarrek parte hartuko dute.

Azkenik, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Joanes Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte, Julio Soto Ezkurdia, Sarai Robles Vitas eta Xabier Silveira Etxeberria azaroaren n14an Leitzan jokatuko den hirugarren finalaurrekoan izango dira.

Altube garaile Bizkaian

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa ere jokatu zen, atzo, Ortuellako Gorbea aretoan, eta bertan Txaber Altube Sarrionandia nagusitu zen 484,5 punturekin. Jarraian sailkatu ziren Mikel Retolaza Etxebarria (457), Julen Ibarguengoitia Ordorika (446), Peru Vidal Gurrutxaga (433), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (416,5) eta Asier Alcedo Cano (403,5). Modu horretan, Altube Sarrionandia txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu da, eta Larrabetzun jokatuko den saioan kantatuko du, abenduaren 4an.

Txapelketako laugarren kanporaketa Mungian jokatuko da hurrengo larunbatean, eta bertan parte hartuko dute Aissa Intxausti Aburruzak, Koldo Gezuraga Seijidok, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak, Oihana Bartra Arenasek, Arkaitz Zipitria Mendizabalek eta Paule Ixiar Loizaga Legarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.