Eguneroko arazoek marapilotzen gaituztenean erraz esaten dugu bizitza aurrera doala. Izan ere, aurrera egiten du beti bizitzak. Gu geldi gauden bitartean gauzak gertatu egiten dira. Maite dugun norbait hiltzendenean ere horixe esaten digute maite gaituztenek, bizitza aurrera doala eta gukere aurrera egin behar dugula. Neuk ere esan izan diot hori inoiz neure buruari, eta inertziaz aurrera egingo duten gauza guztien izenean salto egin dut ohetik egun batzuetan. Ordea, uste dut erratuta gaudela. Ez baita bizitza beti aurrera egiten duena. Norbere bizitza pausatzen denean besteenak aurrera jarraitzen du agidanez, eta gero, haien karrora salto egiten dugu geurearen martxa hartzeko. Ordea, denbora da beti aurrera doana, eta horixe da gure arazo nagusia. Guk gelditu egin behar dugunean ere joaten jarraitzen du, eta gure bizitza gelditu egin dela iruditzen zaigunean ere, ezin dugula mundua gelditu. Burua bete-bete eginda daukagulako berandu loak hartzen gaituenean ere, eguzkiak bere orduan egiten du kuku.
Eta gogorra da kolpe handi bat jasotzenduzunean ezin gelditua. Edo zeu bakarrik gelditu behar izatea beste guztia aurrera doanean. Bizitzak denbora mugatua baitauka, eta gu geldi gauden artean ere, denborak guretzako ziren egunak erretzen jarraitzen du.
BIRA
Aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu