Suedian manifestazio jendetsuak egin zituzten Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi fusilatu ez zitzaten eskatuz. Guztien buru, ordurako gobernuburu zena: Olof Palme. Lehen ministroa Stockholmeko kaleetara atera zen, kondenatuentzako laguntza eske.
Palmek ez ezik, Vatikanoko buru Paulo VI.ak ere exekuzioak bertan behera uzteko eskatu zion Francisco Franco diktadoreari. Bartzelonako Abokatu Elkargoan protesta bat baino gehiago egin zuten, eta Nicolas Franco diktadorearen anaiak ere ondo pentsatzeko eskatu zion. Otaegiren ama, berriz, Jubany kardinalarekin eta Iniesta apezpikuarekin bildu zen. Txiki eta Otaegi, ordea, irailaren 27an hil zituzten.
Txiki eta Otaegiren aldeko ahotsa, Stockholmen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu