Proposamenak 

Zeledonen iturriko ura, ardo

Gasteizko Jaiak begiz jota, Zeledon Eguna ospatuko dute gaur Zalduondon. Herriko iturriak ardoa isurtzeaz gain, hainbat ekintza prestatu dituzte arratsaldea girotzeko

Igor Galarza.
2019ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Arratsalde girotua izango dute gaur Zalduondon (Araba). Izan ere, Zeledon Eguna ospatuko dute, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien aurreko igandez ospatu ohi duten bezala. Urtero legez, hainbat ekintza antolatu dituzte. Dena den, ekintza horien artean zeresan handien ematen duen bat dago: Zeledonen omenez, plazako iturriak ardoa isuriko du 20:00etatik aurrera, haraxe biltzen direnen gozagarri.

Aurretik, baina, egongo da zer egin. Kirrinka txaranga kaleak alaitzen arituko da, arratsalde osoan. 17:00etan esku pilotakojaialdiari hasiera emango diote. Lehendabiziko partidetan, herriko pilotariak arituko dira, lagun arteko partidetan. Ostean, 17:30 aldera, Zeledon Pilota Sariko binakako partida jokatuko dute, pilotari emakumeen eskutik. Ordu berean, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte. 19:30ean bertso saioa emango dute herriko bertsolariek. 19:55ean, Zeledon agurtuko dute. Azkenik, dantzaldi batek emango dio amaiera jaiegunari amaiera, Galera Bikotearen eskutik.

Zeledonen herria

Gasteizko jaietako pertsonaia nagusia izan arren, Zeledon Zalduondon jaio zen, 1796ko irailaren 25ean. Zalduondarrek hori gogoratzen dute urtero, eta, aurten ere, ardoarekin omenduko dute.

Zeledon Eguna



Gaur, 17:00etan hasita, Zalduondon (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.