'Pikara' aldizkari feministaren kasuak
Bilbon sorturiko Pikara aldizkari feministak salatu du agintariek «babesgabe» dituztela emakume kazetariak «indarkeria digitalari» aurre egiteko, eta politika publikoak aldatzeko eskatu du egoera zuzentzeko. Horretarako, bere hainbat kazetari eta kolaboratzaileren kasuak mahai gainean jarri ditu kazetak. Alicia Murillok salatu du 2012an «Foro Coches guneak sustaturiko jazarpen kanpaina» pairatu zuela. Brigitte Vasallok gogoratu du, xenofobiaren inguruko artikulu batengatik «iruzkin islamofobo eta irain lesbofobo erauntsia» jaso zuela 2016an. Horrez gain, uztailean beloari buruz argitaraturiko elkarrizketa batengatik erasoak jaso zituztela nabarmendu dute. Gaur egun ere jazarpena jasaten dutela ohartarazi dute: nabarmendu dute Silvia Aguero lankideak sarean «iruzkin arrazistak eta ijitoen aurkakoak» jasotzen dituela oraindik. Umorista baten bakarrizketa batean arrazakeria ere salatu zuen Aguerok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu