Espainiako Kopako final-laurdenetako neurketa jokatuko du gaur Realak, Zubietan, Bartzelonaren kontra (20:45 Tdp). Kataluniarrek liga irabazi zuten asteburuan, eta emaitza ikusgarriak lortzen ari dira txapelketa guztietan. Ez dute neurketarik galdu denboraldi osoan. «Badakigu zaila izango dela, baina ilusioa egiten digu posible dela sinesteak. Ea lortzen dugun azken txanparaino aukeraren batekin iristea», esan zuen atzo Natalia Arroyok.
Bestalde, Eibarrek kargutik kendu du Ana Junyent entrentatzailea. Udan iritsi zen talde gipuzkoarrera. Baina emaitza txarrek kondenatu dute. Salbazioa bost puntura du Eibarrek.
Realak balentria egin nahiko du gaur Kopan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu