ERREAKZIOAK

2016ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
«Poliziaren jarduna beharrezkoa izan da eta da, baina ez da nahikoa ETA behin betiko desagerrarazteko [...] ETAren borondatezko desagertzea da indarkeriaren eta iraganaren atea ixteko modurik egokiena».

Eusko Jaurlaritza

«[Irastorzak] Duela gutxi hartua zuen talde terroristaren zuzendaritza, eta argi geratu da estatuko segurtasun indarrak adi zeudela. Zuzendaritza hartzeko pertsonak mugitu dituztenean, estatuko segurtasun indarrek eman beharreko erantzuna eman dute».

Juan Ignacio Zoido Espainiako Estatuko Barne ministroa

«Gerra estrategia da [...] Mezua argia da. ETAri hauxe esaten diote: 'Ez bakarrik ez dugu negoziatuko, baizik eta suntsitu egingo zaituztegu'».

Alberto Spektorowski Nazioarteko HarremanetarakoTaldeko kidea

«[Espainiako Gobernuak] Garaipen polizialaren tesiari eutsi dio azken bost urte hauetan. Armategiak konfiskatzen jarraitu du, eta arduradunak atxilotzen, harrobi agorrezina dirudien ETAren zuzendaritzan».

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea

«Ez dago mundu osoan antzeko beste adibiderik: duela bost urte borroka armatua utzi eta desarmatze ordenatu bat bururaino eramateko bere esku dagoen guztia egiteko prest dagoen erakundeari atxiloketa eta boikotarekin erantzuten dion gobernua».

Sortu

«Polarizazioak eragozten du ETA iraganeko zerbait bihurtu eta hura desagertzea; egiazko kontakizuna eraikitzen utzi diezagun, bakea eta elkarbizitza lortu ahal izateko».

Lander Martinez Elkarrekin Podemosekolegebiltzarkidea

«Inork ezin du zalantzan jarri jardunean den erakunde bateko arduradunak atxilotzea edota hari armak kentzea. Operazioa behartua izatea zalantzan jar daiteke, baina ez talde terrorista baten aurka aritzea».

Alexia Castelo PSE-EEko legebiltzarkidea

«Euskal gizarteak eta Espainiakoak espero dutena ETAk baldintzarik gabeko desegitea iragartzea da, eta, ordura arte, zuzenbide estatuak gaizkileak eta ETAko kideak atxilotzen jarraitu behar du».

Laura Garrido PPko legebiltzarkidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.