Gaztea zenetik Erregerenak (Ituren, 1958) ez ditu joareak alde batera utzi. Urtero itzultzen da herrira inauteriak ospatzera, eta, nahiz eta asko aldatu diren, joareak hartu berri dituen belaunaldia poztasunez begiratzen du.
Zer da joalduna izatea zuretzat?
Niretzat, ikaragarria da. Ni hasi nintzen oso txikia nintzenean, 5 urte nituenean hartu nituen joareak lehendabiziko aldiz, eta 15 urterekin hasi nintzen joalduna izaten. Aurten, 70 urte egin behar ditut; beraz, imajinatu. 55 urte daramat inauteritan eta joaldun gisa, eta ez naiz aspertzen oraindik.
Urteetan asko aldatu dira inauteriak?
Ikaragarri. Orain datorren belaunaldi bikaina da, neskez eta mutilez josia. Nire denboran gutxiago ibiltzen ginen, baina hori aldatu da, eskerrak.
Emakumezko gehiago daude?
Bai. Gazterian gehiago. Nik bikote aunitz aldatu ditut, eta oraindik ez zait emakume batekin tokatu, eta gustatuko litzaidake neska batekin jotzea. Ikaragarria izango litzateke niretzat.
Nola prestatzen dituzu inauteriak?
Urtean zehar ibiltzen gara kanpoan, gonbidatzen gaituzten lekuetara joaten gara. Adibidez, euskal bestetan-eta, Espainian ibili gara, baita Washingtonen ere, jaialdi batean. Denetarik egiten dugu joareekin, baina politena urtero gure herrira itzultzea da. Gero, egunerokoan, mendian ibiltzen gara, gorputza mantentzeko. Gorputza zaindu behar dugu.
Urteren batean mozorrotu zara?
Ez, beti joalduna izan naiz. Ni oso gaztea nintzenean hasi nintzen honekin, eta bakarrik mozorrotu naiz lagunekin, beste herri batzuetan, lanean ez nagoenean. Baina Iturengo inauterietan joalduna izan naiz beti, eta aurrerantzean ere horrela izatea espero dut.
Lazaro Erregerena. Joalduna
«Orain datorren belaunaldia bikaina da, neskez eta mutilez josia»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu