Iñigo Aranbarri.
LARREPETIT

Emojien iraultza

2020ko urriaren 11
00:00
Entzun
Gauzak bestela ziren garai hartan, aldea zegoen batzuen eta besteen artean. Eta hala ikusten zen nola hauteskunde kanpainan, esaterako, instituzioetan agintzeko aukera zuten alderdiek hautagaien erretratuak erakusten zituzten,eta nola besteek irudi orokorragoetara jotzen zuten, izan hauek paisaia idilikoak edota manifestazioak,horrelakolektiboa hobeto islatzen zelakoan-edo.

Gero, denak ezin zuela lehenean segi-eta, aldea, itxuran behintzat,mehetzen joan zen. Hautagaiei begiratu eta ezinezkoa zirudiena obratu zen: ez igartzea askotan zer alderditakoa zen kartelean agertzen zena.Manifestazioetako irudiek segitu egiten dute, Twitterren, Facebooken, Instagramen eta abarretan, berezitasun batekin, baina: jendetza ez da subjektua, selfiea atera duen politikariaren atzeko paisaia baizik. Norberaren dekoratua, alegia: ni han izan naiz babesa ematen.

Eta hala heldu zen irribarrea gure hizkera politikora. Arnaldo Otegik kartzelatik bidalitako «Egin irribarre, irabazi egingo dugu eta!» berehala bilakatu zen eslogan. Bazuen, itxura batera, Bobby Sandsen «Gure mendekua gure haurren irribarrea izango da» haren airerik. Gustatu zen. Pablo Iglesiasek ere handik laster kopiatu zion. Garaia ere halakoxea izan. Irrien lagunak gara gu. Zerbait diferentea behar. Urteetako dinamikatik bizirik ateratzeko, ilusioa pizteko aldarri oihu bat. Jende zoriontsua herri libre batean. Horra hamarkadetako dialektika emoji bakar batek ordezkatua. Ezta Coelhok ere.

Horrexegatik hartu diotgaiztakeria kutsua Jokin Bildarratz hezkuntza sailburuak sindikatuei botatako ahokadari, ez dakit boomeranga beren-beregi hautatu duen baina: «Hemen irribarreak behar dira, ez pankartak».Arrazoibide txepeletik irainera, laburra da bidea.Etorri zaion zaparrada ez da nolanahikoa izan.

Harritzekoa, ez da. Zerbait ez dabil ongi emoji batez garbitu nahi baditugu jendarte gaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.