Iñigo Aranbarri.
LARREPETIT

Gernika Guernicara

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Urtero dakar apirilak Gernika. Eta Gernikak, halabeharrak lotuta, Guernica. Sirena hotsarekin batera, Picassoren mihisea ezinbestekoa egin da gure memoria kolektiboaren imaginarioan. Zer diot, sirena bera bainoago. Sirena errituala da; Picassoren Guernica, aldiz, espainiar erreginabaten museoan bahitua, bihotz ondoan daramagun urratua edozein delarik urteko eguna. Bai, bahitua.

Guernica Gernikara!

Horretarako aukera ere galdugenuen, baina. Pariseko erakustaldia amaituta, Bartzelonan Euzko Jaurlaritzaren idazkari izan zen Julio Jauregiri egokitu zitzaion Picassorengana jotzea. Frantziako erbesteak horretarako ere ematen zuen. Malagako artistaren erantzuna argia izan zen: «Agirre lehendakariak eskatzen badit, Guernica zeuontzat da, euskaldunontzat».

Agirre ez zegoen modernokerietarako, ordea: «ez da nire gustukoa, niretzat ez du batere balio». Aholkulariak ere, halakoxeak zituen. Erbestera bidean, Coll de Lli-ko pasoan Jauregirekin batera lagun izan zuen Manuel Irujo «amorrarazi» egin zuen obrak Pariseko atelierrean ikusi zuenean. Euskal museoetako ondarea gaizkatzeaz arduratu zen Jose Maria Uzelai margolariak ere ez zuen Picassoren moldea maite: «artelan legez, seguru asko munduan egin den txarrenetakoa da». Picassok zer iritzi atera zuen prentsa frankistak «kabernikola» eta «astapotrotzar» zuen jende hartaz, hobe ez jakin.

Dena den, nago errazegia dela ardura larriagoak zituen jende huragaurko begiz epaitzea. Politikaren eta artearen arteko harremanak, gainera, utilitaristak izan dira beti. Oso ondo azaldu zuen zertan den hau guztia Joseba Zubia senatariak hamarkada batzuk geroago: «Beharbada haren balio estetikoa ez da handiegia, ez bada Picassok margotua izatea, baina Guernicak duen balio politikoa neurtezina da guretzat».

Nekez esan daitezke gauzak garbiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.