Chautebriandi zor diot. Hilobiaz haraindiko oroitzapenak amaiezinean dakar, denborak betiko eroan dituen beste hamaika kontutxorekiko penen artean. Hala dio, Napoleon Bonaparte boterera heldu zelarik, hartu zituen erabakien artean bere jaiotza-urtea 1768tik 1769ra aldatzea izan zela aurrenekoetakoa. Ez, noski, urtebete gazteagoa emateko, etorkizuneko jendeari sortzez frantsesa zela sinestarazteko baizik. Izan ere, 1768an Korsika Genoako Errepublikaren parte zen artean.
Buruak egin ohi dituen lotura eroek ekarri didate Napoleonen faltsutzea Martin Villaren inguruan antolatu den zirkoaren berri izan bezain laster. Honek ere, eta on fire ezagutu zutenak aleka badoazelarik, behar du iragana manipulatu, ondorengoen aurrean ez sortzez espainolago agertzeko, ezpada benetako demokrata eta agintari on eta arduratsu gauzak arrunt zailak ziren garaian. Eta amnesia adostuaren berme agertu zaizkio Maria Servini epailearen aurrean Gonzalez, Aznar, Rodriguez Zapatero, Rajoy, Redondo, Mendez, Gutierrez, Fidalgo, Borrell, Roca, Herrero y Rodriguez de Miñon eta El Cid Campeadorren beso ustelgaitza, gizonak eta notario zintzoak guztiak. Datozela orain elkarbizitzaren zutabeei kontra egitera German Rodriguezen lagunak Vitoria, hermanos, no os olvidamoska.
Etsita, orri artera egin dut murgil atzera ere. Eta dio Chateubriandek, Napoleonen gorpua zeraman katabuta erbestetikBelle Poule fragatan ekarrieta jendez mukuru zenHotel des Invalidesko zabalgunean paratu zutelarik, ireki egin zutela hilkutxa, populuak bere begiz ikus zezan enperadorea ez zela bidean galdu. Gizona,espero bezala, hantxe zegoen,eta mugitzen hasi zen agerian utzi bezain laster. Atoan hustu omen zen plaza, hainbestekoa izan zen inpresioa. Aurreraxeago azaltzen digu zergatia: estalkia erretiratu zenean, kutxa barruko gas nekrotiko guztiak askatuziren. Denborak ez zuen ustela ito.
LARREPETIT
Chateubriand irakurtzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu