EAEko hezkuntza legea

«Ulertezintzat» jo dute Steilasen lanuzte deialdia

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza itunaren aurka, apirilaren 7an lau orduko lanuztea egingo duela iragarri zuen herenegun Steilas sindikatuak —ikastetxe publikoetan eta Haurreskolak partzuergoko zentroetan izango da—; oraingoan bakarrik deitu du protestara, nahiz eta itunaren harira ELArekin, LABekin eta CCOOrekin abiatu zuen mobilizazio dinamika: martxoaren 25erako grebara deitu zuten lau sindikatuek, baina bertan behera utzi zuten alderdi politikoek akordioa erdietsi zutenean. Bada, ELA harrituta agertu da Steilasen deialdiarekin, eta LABek «ulertezin» iritzi dio «intersindikaletik at» egin izana. Ohar bidez, batasun sindikala aldarrikatu dute hezkuntza langileen erronkei aurre egiteko.

Bi sindikatuek gaitzetsi egin dute Steilasek lanuztera «aldebakarrez» deitu izana. ELAk adierazi du «hezkuntza legearen oinarrien inguruko irakurketa kritikoari» eusten diola, baina mobilizazioen eraginkortasunari begira «elkarlana ezinbestekoa» dela.

LABek ere uste du funtsezkoa dela «langileen interesak elkarrekin defendatzea» eta «mobilizazio bateratuetara jotzea». Ez ELAk eta ez LABek ez dute baztertu hezkuntza legearen harira protesta egin behar izatea, betiere langileen «adostasuna» eta parte hartzea kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.