Junkerak 2020ko Adarra saria jasoko du Zinemaldian

2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kepa Junkerak 2020ko Adarra saria jasoko du gaur, 19:30ean, Viktoria Eugenia antzokian. Junkerari buruzko Berpiztu dokumentalaren proiekzioaren aurretik egingo dute sari banaketa; Marijose Rekalde artista nafarraren eskultura bat jasoko du. Halere, osasun arrazoiak direla-eta, Junkera bera ez da aretoan izango.

Saria ematean, «bere disko produkzio eskerga eta ezin baliotsuagoaren bidez euskal musikari egin dion ekarpen handia» goraipatu zuen epaimahaiak. Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuten Adarra saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati omen egiteko, urtero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.