UKATUTAKO ONURAK

2021eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Aurten, 32 euskal presori ukatu dizkiete espetxe onurak. Hona hemen horietako batzuen kasuak:
ERREDENTZIOAK
Mikel Arrieta. Erredentzioak emateari helegitea jarri zion fiskaltzak, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko lehen zigor salakatzera bota dizkio.
IRTEERA BAIMENAK
Joseba Borde. Fiskaltzak helegitea jarrita, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ukatu egin zion eskaturiko irteera baimena, «biktimei barkamenik» ez eskatu izanagatik.
Oskarbi Jauregi. Fiskaltzak tratamendu batzordearen proposamenari helegitea jarrita, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bi aldiz ukatu dizkio baimenak, «biktimei barkamenik» ez eskatzeagatik.
Lierni Armendariz. Tratamendu batzordeak proposaturiko hiru irteera baimen oztopatu dizkio Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, fiskaltzaren eskariz.
HIRUGARREN GRADUAK
Unai Fano. Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hirugarren gradua onartu ondoren, fiskalak helegitea jarri du. Ebazpenaren zain.
Irkus Badillo. Espainiako Espetxe Erakundeen eskariz hirugarren graduan dago, baina fiskalak helegitea jarri du. Ebazpenaren zain.
Asier Bengoa.Espainiako Espetxe Erakundeen eskariz hirugarren graduan dago, baina fiskalak helegitea jarri du. Ebazpenaren zain.
BALDINTZAPEKOAK
Idoia Martinez. Tratamendu batzordeak proposatuta, baldintzapeko askatasuna eman zioten maiatzean, baina fiskaltzak helegitea jarri du. Ebatzi gabe dago.
ERANTZUNAREN ZAIN
Egoitz Coto. Irteera baimenak emateko bi proposamen egin dizkio tratamendu batzordeak. Fiskaltzak ez du erabakirik hartu.
Gorka Lupiañez. Irteera baimenak emateko bi proposamen egin dizkio tratamendu batzordeak. Fiskaltzak ez du erabakirik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.