EDUKIAK

2018ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Programak 55 minutuko sei saio proposatzen ditu 1960-2018 aroa lantzeko. Hauek dira DBHko 4. mailan jorratu beharreko gaiak.

1960ko hamarkada. Francoren diktaduraren errepresioaren testuinguruan, immigrazioa, langileen egoera, kooperatiben sorrera, Ez Dok Amairu, zentsura, tortura, ETAren sorrera.

1970eko hamarkada. Burgosko epaiketa, Carrero Blancoren hilketa, Txiki eta Otaegiren fusilamenduak, Martxoak 3, ETAren atentatuen ugaritzea, Espainiako Konstituzioaren eta 1979ko estatutuaren onarpena.

1980ko hamarkada. ETAren atentatuak —Hipercor—, GALen sorrera, Lemoizko zentralaren aurkako mugimendua, Bakearen Aldeko Koordinakundea, krisi ekonomikoa, heroina, Hiesa.

1990eko hamarkada. ETAren estrategiaren gogortzea, Ajuria Eneko Ituna, Lizarra-Garazi, bake elkarrizketak Arjeletik Lizarrara, Elkarriren sorrera, Miguel Angel Blancoren hilketa, polizia operazioak eta presoen sakabanaketa politikaren hasiera, Egin egunkariaren itxiera, intsumisoen borroka.

2000ko hamarkada. ETAren azken atentatuak, Egunkaria-ren itxiera, Dena da ETA estrategia, biktimen elkarteen ahotsaren hazkundea, 2004ko martxoaren 11ko atentatuak, azken bake elkarrizketak eta su-etenak, Aieteko Konferentzia, ETAren amaiera.

Ondorioak eta ebaluazioa. 60 urteetako ondorioen azterketa etagiza eskubideen eta aniztasunaren errespetuari buruzko gogoeta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.