Presoen aldeko urtarrilaren 8ko mobilizaziora deitu dute sindikatuek

Erredakzioa
2021eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko sindikatu ia guztiak (ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT/LKN, CNT, EHNE, Hiru eta Etxalde) batu dira Bilbon euskal presoen eskubideen alde, eta elkarretaratzea baliatu dute urtarrilaren 8an Sarek antolatuko duen manifestaziorako deia egiteko.

Elkarretaratzearen amaieran, ELAko Leire Txakartegik esan du «aurrerapausoak» eman diren arren oraindik ere 95 preso daudela Euskal Herritik urrun, eta «salbuespenezko neurriek» bere horretan jarraitzen dutela: adibidez, graduen progresioari eta zigorrak metatzeko aukerari dagokienez.

LABeko Garbiñe Aranburuk, berriz, esan du bere sindikatuak «erabateko konpromisoa» duela «gatazkaren ondorioei eta presoen egoerari» konponbidea emateko, eta «lehentasuna» dela «presoak etxerako bidean» jartzea.

UGTko Raul Arzak adierazi du «legea betetzea» baino ez dutela eskatzen: «Hamar urte igaro dira ETAren terrorismoa desagertu zenetik, eta salbuespenezko neurriek jada ez dute zentzurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.