Libanoko parlamentua bi bloke nagusitan banatuta dago: beste hiru blokek osatzen duten aliantza batean —Martxoaren 8a Aliantza, Aldaketa eta Erreforma Blokea, eta independenteak—; eta Martxoaren 14a Aliantzan.
Etorkizuna Mugimendua
Saad Hariri lehen ministroaren alderdiak 29 diputatu ditu. Berez ez da alderdi konfesionala, baina musulman sunitak dira boto emaile gehienak. Liberalismo ekonomikoa defendatzen du. Martxoaren 14a Aliantzako indar nagusia da.
Mugimendu Patriotiko Askea
Michel Aoun presidentearen alderdiak hogei diputatu ditu. Alderdi nazionalistatzat du bere burua, eta kristauek babesten dute nagusiki; bereziki, maronitek. Sozialdemokraziaren eta sozial-liberalismoaren arteko ideologia du. Aldaketa eta Erreforma Blokean dago.
Amal Mugimendua
Nabih Berri parlamentuko presidentearen alderdiak hamabost diputatu ditu. Alderdi sekularra da ofizialki, baina musulman xiitek babesten dute gehienbat. Ideologia kontserbadorea du. Martxoaren 8a Aliantzan dago.
Hezbollah
Iranen laguntzaz Israelen aurka sorturiko erresistentzia mugimendua izan zen. Irango iraultzatik eredutzat hartutako islamismo xiita du ideologia. Martxoaren 8a Aliantzan dago, eta 14 diputatu ditu.
ALDERDI NAGUSIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu