ARBITRAJEA

2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Bilboko portuko zamaketarien greba arbitraje baten menpe gera daiteke, enpresek ez baitute nahi bitartekaririk.
Zer da arbitrajea?
Espainiako araudian lan gatazka gatazkatsuei irtenbide bat emateko sistema da. Espainiako Gobernuak arbitro bat hautatzen du, eta hark, alde guztiak entzun ondoren, konponbide bat ezartzen du.
Zer baldintza bete behar dira arbitrajea izendatzeko?
Lan ministerioak, gatazka aztertu ondoren, «nazioaren ekonomiarentzako kalte larria» ikustea.
Nolakoa da erabakia?
Derrigorrean bete beharrekoa. Hamar eguneko epea du ebazteko, eta helegitea jar dakioke. Beste aukera bat langileak epe jakin baterako lanera itzultzera behartzea da, asko jota bi hilabetez.
Askotan erabili al dute?
Ez, gutxitan. Kasurik entzutetsuena 2011n izan zen, Espainiako aire kontrolatzaileen greban. Gobernuak lan ministro ohi bat izendatu zuen arbitro: Manuel Pimentel. Aurrenekoz 1981ean erabili zen, gasolindegien greba batean. Kasu gehienak aireportu langileen inguruko grebak izan dira, eta azpiegitura publikoetako zaindari eta garbitzaileenak.
Eta Euskal Herrian?
Badaude aurrekariak. Kasu ezagunena Nafarroako anbulantzia gidarien 2003an egindako greba izan zen. 1994an, Bilboko udal autobus gidarien greba amaitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.