Van Vleutenentzat lehena Nafarroako Klasikoan

2021eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Annemiek van Vleutenek (Movistar) neurria hartua dio Nafarroako Klasikoari: iaz proba osatzen duten bi lasterketak irabazi zituen, eta garaile izan zen berriro atzo, Zudaire eta Lekunberri lotu zituen lehen saioan. Eguraldi txarrak baldintzatutako lasterketa izan zen, eta herbeheretarrak helmugatik lau kilometrora jo zuen eraso erabakigarria. Haren atzetik Demi Vollering (SD Worx) eta Elissa Longo Borghini (Trek) helmugaratu ziren. Ane Santesteban (Bike Exchange) izan zen onena euskal herritarren artean: hamargarren izan zen, 1.40ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.