Ontzat jo dute UdalHiztek proiektua

2021eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Elhuyarrek, Orioko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak UdalHiztek proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten atzo, hizkuntza teknologien bidez udalen eguneroko funtzionamenduan euskara sustatzea helburu duen egitasmoa. Adierazi zutenez, heburua da udalak barne eta kanpo komunikazioak euskaraz gauzatzeko dituen beharrak hautematea eta irtenbideak proposatu eta aplikatzea.

Orion egin dute proiektu pilotua, eta bi dira erabilitako teknologiak: itzulpen automatikoa eta hizketaren ezagutza. Ontzat jo dituzte emaitzak. Azpimarratu dute egitasmoa «aliatu aproposa» bihur daitekeelaadministrazioetan «euskarazko zirkuituak sortzeko, baita testuinguru elebidunetan «ulermena bermatzeko» ere.

Sustatzaileen arabera, garai egokia da egitasmoa beste udaletara hedatzeko. Hala,adierazi zutenmetodologia beste udal eta administrazio batzuetara zabaltzea delaproiektuaren hurrengo urratsa; hau da, «Orioko Udalean erabili den metodologia aplikatzea beste ezaugarri batzuk dituzten administrazio eta errealitate batzuetan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.